Larratzeari uztearen eragina mendiko larre atlantikoen funtzionamenduan eta landare-dibertsitatean

  1. ODRIOZOLA LARRAÑAGA, IÑAKI
Dirigida per:
  1. Arantza Aldezabal Roteta Director/a
  2. Gonzalo García-Baquero Moneo Director

Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 23 de de juny de 2016

Tribunal:
  1. M. Teresa Sebastià Alvarez President/a
  2. Arturo Elosegi Irurtia Secretari/ària
  3. Maik Bartelheimer Vocal

Tipus: Tesi

Teseo: 120794 DIALNET lock_openADDI editor

Resum

Doktore-tesi honek, larratze misto estentsiboaren uzteak dituen ondorioak aztertu ditu Aralar NaturParkeko mendiko larre emankorretan, Euskal Herrian. Herbiboroen larratzea esperimentalki ekiditeko 50× 50 m2-ko lau itxitura eraiki ziren. Larratze-gune bana ezarri zen esklusio-gune bakoitzaren ondoan, nonherbiboroek libreki bazkatzen duten landare-hazkuntza sasoian zehar. Hasteko larratzeari uzteareneragina aztertu zen lurzoruko elikagaien zikloan eta mineralizazioan. Larratzeak larreko elikagaienzikloari eragin zion bazkaren kalitatea hobetuz, eta lurzoruko tenperatura-erregimena zein lurzoruko uredukiaaldaraziz. Ondoren, larratzearen eragina aztertu zen landare-komunitatearen egituran eta landaredibertsitatean.10 urteko larratze-esklusioaren ondoren, hau da, aurrez zegoen mekanismo ekualizatzailesendoa epe luzez kendu ondoren, espezie lehiakorrek multzokapen espazial handiak sortu zituzten etalehiaz espezie ahulagoak kanporatu zituzten, horrela landare-dibertsitatea jaitsiz.Lehiazko esklusionabarmena gertatzen da larre emankorretan, nitxo-egonkortzea ahula izaten delako (baliagaietanaberatsak baitira). Nitxo-egonkortze kontrajarriak dituzten bi gune esperimental erabiliz, nitxoegonkortzeaklehiazko esklusioari egiten dion kontrako indarra aztertu zen. Nitxo-egonkortze ahularekin,lehiatze-gaitasun altuko gramineoen nagusitasunak galera handia eragin zuen dibertsitate filogenetikoan.Aldiz, nitxo-egonkortze ertain-sendoak lehiazko esklusioa ahuldu egin zuen eta, ondorioz, galeratxikiagoa izan zen dibertsitate filogenetikoan. Tesiaren ondorio nagusia da ganadu mistoak eginikolarratze tradizionala funtsezko faktore ekologikoa dela larre atlantikoen funtzionamendua eta landaredibertsitateamantentzeko.