Masajearen, ur hotzeko murgilketaren eta T.E.C.A.R. terapiaren eragina korrikalari popularren errekuperazio prozesuan

  1. DUÑABEITIA USATEGUI, IRATXE
Supervised by:
  1. Francisco Javier Gil Goicouria Director
  2. Iraia Bidaurrazaga López de Letona Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 18 May 2018

Committee:
  1. Susana María Gil Orozko Chair
  2. Jesús Seco Calvo Secretary
  3. Jon Zabaleta Committee member

Type: Thesis

Teseo: 146749 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Entrenamenduen osteko errekuperazio desegokiak kirolariengan estres fisiologiko handia, gainkarga sintomak eta nekea eragin ditzake, errendimendua gutxituz. Horregatik, eguneroko entrenamenduak ziurtatzeko eta lesionatzeko arriskuak murrizteko, errekuperazioa egokia izatea gomendatzen da. Horrenbestez, ikerketa honen helburua izan da ezagutzea errekuperazio metodo desberdinek, hain zuzen ere, masajeak, ur hotzeko murgilketak (UHM) eta T.E.C.A.R. terapiak (ingeleratik Transfert Electrical Capacitive and Resistive), intentsitate altuko entrenamendu baten ostean korrikalari popularretan eragiten dituzten aldaketak parametro biomekanikoetan eta fisiologikoetan, laktatoan, esfortzu pertzepzioan (kardiobaskularra eta muskularra) eta malgutasunean. Ikerketa honetan 48 gizonezko korrikalari popularrek parte hartu zuten. Korrikalariei malgutasuna neurtu zitzaien eta treadmill testa egiten zuten bitartean parametro biomekanikoak, parametro fisiologikoak, laktatoa eta esfortzu pertzepzioa (kardiobaskularra eta muskularra) neurtu zitzaizkien. Ondoren, kirolariek masajea, ur hotzeko murgilketa edo T.E.C.A.R. terapia tratamendua jaso zuten. Kontrol taldea bermatzeko subjektu bakoitza bere kontrola izan zen. Emaitzei dagokionez, masajeak aldaketa adierazgarri positiboak eragin zituen parametro biomekanikoetan, fisiologikoetan eta esfortzu pertzepzioan (kardiobaskularra eta muskularra). Aldiz, UHM-k emaitza adierazgarri hobeak eragin zituen soilik esfortzu pertzepzio muskularrean 16 km·o-1-ko abiaduran. Bukatzeko, T.E.C.A.R. terapian hobekuntza adierazgarri positiboak aurkitu ziren parametro biomekanikoetan.