Nasak eta euskaldunak elkarri begira

  1. Julen Larrañaga Martinez de Agirre
  2. Mikel Mendizabal Idiazabal
  3. Andoni Barreña Agirrebeitia
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2020

Zenbakien izenburua: Nazioarteko hizkuntzen garapen.lankidetza

Zenbakia: 114

Orrialdeak: 39-54

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Hizkuntza-desagertze bizkor eta masiboari aurre egiteko eta mundu garatu, justu, duin eta orekatua eraikitzeko hizkuntza-Iankidetza da irtenbide egokia eskaintzen duen estrategietako bat. Garabide Elkarteak eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2011n hasi zituzten harremanak Kolonbiako Caucako Departamenduko nasa herriarekin, hizkuntza-biziberritzeen prozesuetako esperientziak eta ezagutzak elkarrekin partekatzeko. Harrczkero, ibilbide laburra baina mamitsua garatu dugu nasek eta euskaldunek, Batetik, nasek zenbait biziberritze-estrategia, teknika eta metodo berreraiki dituzte euren kulturaren eta kosmobisioaren arabera moldatuz eta egokituz. Bestetik, euskaldunek, beste kulturak eta herriak ezagutu ahala, aurreiritziak bazterturik, gure herriaren biziberritze-prozesuaz hausnarketa berregin dugu, globalizazioak ekarri digun neokolonialismotik ihes egin nahian