Nasak eta euskaldunak elkarri begira
- Julen Larrañaga Martinez de Agirre
- Mikel Mendizabal Idiazabal
- Andoni Barreña Agirrebeitia
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2020
Título del ejemplar: Nazioarteko hizkuntzen garapen.lankidetza
Número: 114
Páginas: 39-54
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Hizkuntza-desagertze bizkor eta masiboari aurre egiteko eta mundu garatu, justu, duin eta orekatua eraikitzeko hizkuntza-Iankidetza da irtenbide egokia eskaintzen duen estrategietako bat. Garabide Elkarteak eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2011n hasi zituzten harremanak Kolonbiako Caucako Departamenduko nasa herriarekin, hizkuntza-biziberritzeen prozesuetako esperientziak eta ezagutzak elkarrekin partekatzeko. Harrczkero, ibilbide laburra baina mamitsua garatu dugu nasek eta euskaldunek, Batetik, nasek zenbait biziberritze-estrategia, teknika eta metodo berreraiki dituzte euren kulturaren eta kosmobisioaren arabera moldatuz eta egokituz. Bestetik, euskaldunek, beste kulturak eta herriak ezagutu ahala, aurreiritziak bazterturik, gure herriaren biziberritze-prozesuaz hausnarketa berregin dugu, globalizazioak ekarri digun neokolonialismotik ihes egin nahian